andemiaren ondorioz, planak moldatu behar izan dituzte udalek, udalerrietako lehentasunei aurre egitearren. Hondarribiko Udalak, esate baterako, 2019-2023 Agintaldi Plana egokitu behar izan zuen iazkoan, eta aste honetan bertan bere ibilbide-orriaren betetze-maila eman du ezagutzera. "Aurrekari moduan, esan nahi dut 2019-2023 Agintaldi Plana lantzen hasi ginela bere garaian, ondoren pandemia etorri zela eta, beraz, iazko maiatzean egokitutako Agintaldi Plana aurkeztu genuela. Hartan, hiru esparru nagusi, zazpi ardatz estrategiko, 43 helburu eta 81 proiektu aipa-tzen ziren. Orain, Agintaldi Plan honen bete-tze-mailaren kontrola egin dugu", adierazi du Txomin Sagarzazu alkateak.

Betetze-mailaren inguruan udal gobernu taldeak emandako datuak benetan positiboak izan dira, izan ere, 81 proiektuetatik 76 garatze prozesuan daude momentu honetan. Horrek esan nahi du betetze-maila %73koa dela. Horrez gainera, horietatik 34 lehentasunezkoak direla iragarri du Udalak.

Banan-banan sakondu gabe, Hondarribiaren-tzat garrantzizkoenak izango diren hobekun-tzak aipatu dituzte. Kasino Zaharra martxan jartzea, Jaizkibeleko dorreak eraberritzea edo Hondarribiko Campus Teknologikoaren sorrera dira eskuartean dituzten egitasmo batzuk: "Gizarte Politiken ardatz estrategikoan, gure lehentasunetako bat Gizarte Zerbitzuak eta Prebentzio Komunitarioa Udal Zerbitzua Muliatera eramatea izango da. Proiektua enkargatuta dago eta ondoren lizitazioa egingo dugu. Horretaz gain, Kasino Zaharra berriz martxan jarri nahi dugu, horretarako 75 urtetik gorako pertsonei buruzko ikerketa abian dago eta Eguneko Arreta Zerbitzua martxan jarri nahi dugu ere", argitu du Sagarzazuk.

"Herritarrak ardatzean, aldiz, hiru herritarren lan bikainari esker, Hondarribiko kaleei buruzko liburua argitaratuko dugu aurten. Ondareari dagokionez, Jaizkibeleko dorreak eraberrituko ditugu, eta Guadalupeko Gotorlekuan programa bat gauzatu nahi dugu Europatik etorriko den Next Generation funtsatik oraindik jaso ez dugun 300.000 euroko lagun-tzari esker. Horretaz gain, Hondartza Kiroldegiaren lizitazioa egin behar dugu berriz".

Hondarribiko Campus Teknologikoa

Tokiko ekonomia sustatzea ere izango da Udalaren lehentasunetako bat, eta horrekin lotuta Hondarribiko Campus Teknologikoa eraiki-tzeko lehen pausoak eman dituztela azaldu du alkateak. Honek Donostiako Miramongo parke teknologikoa zabaltzea ahalbidetuko du.

Mugikortasun Jasangarriaren ardatzean, Hondarribia Kalez Kale berritzen ekimenari jarraipena emango dio Udalak. "Lan handia dugu, kaleak berritu eta mugikortasun aldetik hobekuntza ugari izango ditugulako aurten eta datorren urtean. Auzo-bideak konpontzen jarraituko dugu ere", esan du.

Hirigintza eta etxebizitzari dagokionez, hauek dira Udalak adierazitako asmoak: "Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) idazketa eta tramitazioan lanean jarraituko dugu, Presa I-eko jarraipena egingo dugu eta Damarrin egin beharreko promozioa bultzatuko dugu. Bestalde, gazteentzako alokairurako dirulaguntzak abian jartzea gure helburu garrantzitsua da".

Baserritar etorbidea

Garapen iraunkorraren ardatzean, alkateak esandakoaren arabera, abian daude Baserritar etorbideko mendi-urak jasotzeko lanak eta Kai Berriko proiektua. Bestalde, zenbait komun publiko jartzeko lanak "oso aurreratuak" daudela jakinarazi du eta "datozen asteetan" lizitazioa egiteko asmoa dutela azpimarratu du.

Gobernu Onaren ardatzean, berriz, "herritarren parte-hartzea indartzen jarraituko dugu. Zentzu horretan pausoak ematen jarraituko dugu", amaitu du.