- Otsailaren 12an aurreikusita dauden Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Kuikui emanaldiak Itsas Etxea Auditoriumean egin beharrean Jostaldi pilotalekuan burutuko dira. Azaroaren 25ean Itsas Etxea Auditoriumean izan behar zen ekitaldia, eta atzeratu egin behar izan zen. Sarrerak eskuratu zituztenek otsailaren 12an erabili ahal izango dituzte, 16.00 eta 19.00etarako aurreikusita dauden saioetan.