- Borobil Teatroa antzerki taldeak, datorren larubatean, urtarrilaren 29an 17.00etan Narcis@ bere familia an-tzezlan berria estreinatuko du Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean. Hasiera batean, abenduaren 26an egin beharreko ekitaldia da, atzeratu behar izan zena. Sarrerak lau eurotan saltzen dira ohiko bideetatik. Obrak Narcisoren mito grekoa hartzen du oinarritzat, umorez, egunerokotasun handia duen gai bat jorratzeko; gure ni idealaren bila ibiltzea sare sozialetan arrakasta izateko.