- Irungo Jaitzubia auzoan legez kanpoko hondakindegi bat dagoela salatu du Eguzki talde ekologistak. "Zoritxarrez, arau-hauste horiek maizegi gertatzen dira, eta ez da lehen aldia", adierazi du plataformak azken egunotan, Irungo Udalari eta Aldundiari egoeraren berri eman ondoren. Instituzioek obra-hondakinak kentzeko prozedurak hasi dituzten arren, Eguzkitik gertakariaren egiletza ikertzea eta dagokion jarduketa egitea eskatu die.