Gabonak iritsi baino lehen, pandemiak jaietan eragingo zuela bazekien Udalak. Hala ere, osasun krisiaren gorakada berriak ez ditu Hondarribiko Gabonaldiko kanpaina zapuztu; Udalak oso balorazio positiboa egiteko beharrean ikusi da ospakizunen ostean, Maria Serrano Merkataritza zinegotziak atzo adierazi zuenez.

Ildo horretan, azken asteetan Udalak, zenbait eragileen laguntzarekin, "ekitaldi ugari" antolatzen saiatu dela nabarmendu zuen Serranok. Kontagioen gorakadak ekitaldi kultural batzuk bertan behera uztera behartu badu ere, zinegotziak horietako aktibitate gehienak urtarrileko agenda kulturalan berriro txertatu direla argitu du: "Gure konpromisua argia da, kulturaren eta kultur eragileen alde lanean jarraituko dugu".

Olentzeroren eta Errege Magoen etorrerek aurten formatu berezia izan dute: Jostaldi pilotalekuan burutu ziren biak, hiritarrei osasun neurriak betetzeko erraztasunak eskaintzeko helburuarekin. Aktibitate hauen antolakuntzak suposatu dituen erronkak gainditzeagatik, Serranok eskerrak eman nahi izan zizkien "hondarribiar haurrek beste urte batez ilusionatu ahal izatea posible egin dutenei".

Dinamizazio komertzialari dagokionez, zinegotziak beste balorazio ona eman zuen. Izan ere, hondarribiarrek bere herrian kontsumitzeko helburuarekin martxan jarritako ekimena emaitza onak eman ditu eta "aurrerantzean bide beretik jarraitzeko ildoa" ezarri du. Kanpaina horren baitan, adibidez, tokiko saltokietan erosteko garrantzian kontzientziatzeko hainbat zozketa desberdinak burutu dira.

Gazteentzako tailer teknologikoen ekimena (Gaztetek izenekoa) normaltasunez ospatu ahal izan zen eta "gazteek ongi baloratzen duten zerbait dela" uste dute Udaletik.

Amaitzeko, Serranok eskerrak eman zizkien hondarribiar guztiei Gabonaldian izan duten jarrerarengatik: "Egia da guztiak nekatutak gaudela pandemiarekin eta bere ondorioekin, baina herritarek zin-tzo bete dituzte arauak eta zorion-tzeko modukoa da".