- Pandemiaren harira Eusko Jaurlaritzak abenduaren amaieran hartutako osasun neurrien ondorioz, Irunen abenduaren 29an ospatzekoa zen Rock Kalean ekitaldia bertan behera gelditu behar izan zen. Hala, Irungo Udalak ekitaldia berriro programatu du datorren larunbatean, urtarrilaren 8an, aurreikusitako ordu berean (19.00etatik 21.00etara), Luis Mariano, Zabaltza eta San Juan plazaren inguruan. Ekitaldia inguru horien tartean mugituko da.