- Hondarribiko Udalak prest dauka 2022 urterako udal egutegia. "Iaz egin genuen moduan, aurten herritarrei argazkiak emateko prozesua ireki nahi izan dugu, lehiaketa batekin, eta, egia esan, oso arrakastatsua izan da", gogorarazi zuen atzo Maria Serrano zinego-tziak. Guztira, 301 pertsonek hartu dute parte, eta 617 argazki bidali dituzte. Horietatik hamabi aukeratu dira urteko hilabeteetarako.

Egutegiak gaur arratsaldetik eskuratu ahal izango dira Portuko turismo bulegoan eta Arma Plazaakoan. Guztira 3000 ale argitaratu dira eta edozein pertsonak doan eskatu ditzake aipatutako udal bulegoetan.