- Irungo Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bihar, 15.00etatik 18.00etara gutxi gorabehera Gabonetako Krosaren VII. edizioa dela-eta, hiriguneko hainbat lekutako zirkulazioa aldatuko da. Trafiko murrizketak 17.30ak aldera buka-tzea aurreikusten da; ordura arte sahiesbidea erabiltzea gomendatu dute Udaltzaingotik.