- Udalerriko garapen sozioekonomikoa bultzatzeko helburuarekin, Lezoko Udalak hitzarmen bat sinatu du Lezokoak merkatari elkartearekin. Bi erakundeek udalerriko merkataritza eskaintza ezagutarazi eta sustatzeko nahia partekatzen dute eta biztanleen beharretara egokitu. Helburu nagusia bertako kontsumoa bultzatzea da. Erakundeak 4.000 euroko ekarpena jasoko du.