- Euskadiko Itsasargien Lagunak Kultura Elkarteak erakusketa bat antolatu du Irungo Palmera Montero Gunean (Leandro Agirretxe plaza, 1). Onde a Terra Acaba izenpean, erakusketak Portugalko itsasargi ezberdinen argazkiek osatuta dago, “istorio hunkigarriak gordetzen dituzten eraikinak”. Erakusketa abenduaren 1etik 19ra doan bisitatu ahal izango da, Palmera Montero Gunearen ordutegian: 8.00etatik 22.00etara edo 10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 20.00etara asteburuetan.