- Irailaren 27an hasi zen eta abenduaren 5ean itxiko da Hondarribiko 46 saltokitan Bono Denda kanpainaren lehen fasea. “Lehen fase honen azken txanpan gaude, eta oso balorazio ona egin beharrean gaude”, adierazi zuen atzo Maria Serrano Merkataritza eta Sustapen Ekonomikorako zinegotzia. Gabonetan kanpainak etenaldi bat eginda du, Udalak hala adostu duelako tokiko merkatariekin, eta ondoren bigarren fase bat abiaraziko da, urtarrilaren 10etik martxoaren 31ra. Bi faseetarako, bonoen egitasmoak 200.000 euroko aurrekontua du.