-Abenduko zubian Oiartzunen aurkitzen diren Arditurriko meategiak ezagutzeko eskaintza berezia egongo da. Abenduaren 3tik 6ra eta hilaren 8an meategia zabalik egongo da 10.00etatik 14.00etara.

Gainera, abenduko lehen asteburuan bideo labur bat estreinatuko dute. Bisitari guztiek Arditurri 3 galeria erromatarraren bideoa ikusteko aukera izango dute.

Bestalde, abenduaren 6an, Arditurrira trenez hurbiltzeko aukera izango da. Trena Pagoaldea poligonotik abiatuko da.

Aurretiko erreserba derrigorrezkoa da (tel.: 688 895 068 edo 943 495 069).