- Hondarribiko Udalak balorazio positiboa egin du joan den asteazkenez elkartu zen Mugikortasun Mahaiaren inguruan. Orain arte Udaletxeko Areto Nagusian batzartu bada ere, pasa den astekoan Itsas Etxea Auditoriumean izan zen hitzordua, Portua proiektuaren inguruan aritzeko deitu zelako eta ikusmin handia sortu zuelako. Hala azaldu du Juan Luis Silanes Ingurumen zinego-tziak: "100 pertsona inguru elkartu ginen. 22. bilera zuen Mugikortasun Mahaiaren ibilbidea gogoratu genuen lehenik eta Portua proiektu pilotoaren xehetasun guztiak eman genituen talde teknikoaren laguntzarekin". Portuko proiektu piloto hau urrian jari zen martxan lehen aldiz eta, hondarribiarren artean sortu zuen deserostasunarengatik, neurria guztiz eten egin zuen tokiko Gobernuak, Mugikortasun Mahaian jorratu arte. Udalak gaiaren lanketarekin jarraituko du eta hemendik aste batzutara beste bilera bat deituko du, "denon arteko parte hartzea garrantzitsua baita guretzat", Silanesen hitzetan.