- Hondarribia Zu Zara Challenge kanpainak azken egunak ditu, bihar itxiko baita parte hartzeko epea. Kanpainaren helburua Hondarribiko kaleko merkataritza dinamizatzea da, eta hala, parte hartzen dutenek bideo bate gin behar dute, tokiko merkataritzan kontsumitzeak duen garrantziaz hitz egiteko. 2020ko kanpainan, parte-hartzaile bakoi-tzak bere bideoa grabatzen zuen eta zuzenean bidaltzen zuen proiektuaren talde dinamizatzailera, izena emateko orriarekin eta parte hartzeko baldintzen onarpenarekin batera. Bideoak zuzenean bidaltzeko aukera hori modu berean mantendu da eta honako helbide honetara bidali behar dira: hondarribiazuzara@gmail.com. Nobedade gisa, kanpainaren irudia duen karpa txiki bat jarri da asteburuan San Pedro kalean, eta parte hartu nahi duenak bertara joan eta bideoa grabatuko zaio. Bertan, parte har-tzeko behar den dokumentazioa ere betetzen lagunduko zaie.