- EH Bilduk Irun- Hondarribiko herri batzarra egingo du gaur, arratsaldeko 18.00etan Irungo Palmera Montero gunean. Nekane Zinkunegi, EH Bilduren Gipuzkoako arduradun politikoa, izango da herri batzarreko gonbidatua eta ikasturte berriak Gipuzkoan, Irunen eta Hondarribian dituen erronkak aztertuko dira bertan. "EH Bildu guztien proiektu kolektiboa delako", EH Bilduk batzarrera bertaratzeko deia luzatu dio bere komunitatea osatzen duen kide orori.