- Tomas Garbizu Lezoko udal musika eskolak kontzertua eskainiko du gaur 16.00etan musika eskolako egoitzan. Sarrera doan izango da. Bach, Mozart edo Wieniawskiren piezak joko dituzte.

Hainbat ikaslek parte hartuko dute bertan. Ioannes Sagarzazu, David Bergman, Irene Sagarzazu, Myriam Hamela eta Ane Espina biolinistak; Paul Muñoz saxofonista eta Oihan Espina klarinetista. Esther Barandiaran pianojolearen laguntza izango dute ekitaldian. Bere irakasleak Raffaela Acella, Mikel Donazar eta Julen Izarra dira.