- Gaurtik eta abendurarte, gripearen aurkako txertoaren kanpaina hasi da Euskal Herrian. Gauden egoera kontutan izanik, Hondarribiko Udalak Osakidetzako langileei Itsas Etxea Auditoriumaren aurrea eta atzekaldea utzi dizkie bere lana egin dezaten. "Beti ezinbestekoa dugu administrazioen artean elkarlanean aritzea, eta gauden egoeran, are eta gehiago. Osasun agintariekin etengabeko komunikazioan gaude, eta horretan jarraituko dugula ere", azaldu du Sagarzazu alkateak.