- Bihar, urriak 19, Bularreko Minbiziaren Aurkako Eguna ospatzen da, eta hartara, Hondarribiko Udala, Emeki Elkartea eta AECC Minbiziaren Aurkako Elkartearen artean zenbait ekitaldi antolatu dira. Hala eman du aditzera Gotzone Larrarte Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak. Ildo horretan, atzo III Farfailarien Topaketa antolatu zen Kasino Zaharreko lorategietan. Guztira 110 emakumek parte hartu zuten zuzenean farfailari lanak burutzen. Alicia Sevillak ere parte hartuko zuen, farfailarien munduan oso ezaguna den artista. Gaur, Kultur Etxean hitzaldi bat egongo da arratsaldeko 18.00etan, gaiarekin oso lotuta. Azkenik, bihar bertan, Amuteko zubia eta Kopa arrosaz argiztatuko dira Nazioarteko Minbiziaren Aurkako Eguna ospatzeko. "Hondarribiarrei eta gure artera etortzen diren guztiei gonbitea luzatu nahi diet ekimenetan parte har dezaten", zioen Larrartek.