- Txingudiko Mankomunitateak datorren urtean ordaindu beharreko zabor eta uren tasak onartu ditu aste honetan, eta Hondarribiko Abotsanitz udal taldeak bat egin zuen familia ez jasagarrientzat (birziklatzen ez dutenak) tasaren igoerarekin. “Hondakinen kudeaketa eredua ez da guk nahiko genukeena, baina bozkatu den ordenantzaren filosofia positibo bezala hartzen dugu”, zioten taldetik, herritarrei ez birziklatzea garestiagoa dela azaldu behar zaiela esanez.