- DokuIrun programaren esparruan, ostiral honetan (irailak 24) izango da, 19.00etan, denboraldi berriko lehenengo saioa Amaia kultur zentroko auditoriumean. Dardara dokumentala (2021) proiektatuko dute, Marina Lameiro zuzendariarena. Berri Txarrak taldearen agurraren harira egindako dokumentala da, musikaren eta grinaren ahalmenari buruzko pelikula bat. Dokuirunen denboraldi berri hau 2018ko estreinaldiko formatu berarekin sortu da: saio guztiak doakoak dira (gonbidapena behar da, eta turismo-bulegoan eskuratzen da, edo, bestela, filmaren egunean bertan, oraindik baldin badago) eta Amaian izango dira.