- Hondarribiko Udalak bizikletak aparkatzeko hainbat gune jarri ditu hiriko hainbat tokitan. Azken hileotan hiriguneko hainbat lekutan jarri dira: Amuten, Talaia Institutuan, Bordari Ikastetxean, Mendelun, Portuko Elizaren atzealdean, Uria Harresian, San Nikolaseko zubiaren aurrean, eta Jostaldi frontoiaren inguruan. Orain Mendelun, Santiago eta San Pedro kaleen artean, Bidasoa Ibilbidean, Martxoak 8 plazan eta Minasoroeta kalean jarriko dira aparkaleku berriak.