- Irungo Udalakeko Garapen Jasangarriko arloak aurten berriz ere Gorosti bat elkarrekin hazteko ekimena egingo dela iragarri du. Irailaren 25ean izango da. Aurtengoan, 2020an jaiotako haurrei eta hauen familiei zuzenduta dago jarduera. Gorosti landare bat eta ipuin tematiko bat emango zaizkie Udaletxeko arkupeetan egingo den ekitaldi batean. Egun hauetan komunikazio bat bidaliko zaie izena eman duten familia guztiei, gorostia zer ordutan jaso behar duten jakinarazteko.