- Azken urteetako uztaileko agendan errepikatuz, datorren asteazkenean Euskal Herriko Gazte Orkestrak kon-tzertu berezia eskainiko du Hondarribian. Itsas Etxea Auditoriumean gozatu ahal izango den emanaldia 20.00etan hasiko da, hiru euskal hiriburuetara eramango duen biraren barnean. Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Hondarribian eskainiko ditu kontzertuak EGOk. Kontzertu horietan, Mozart eta Brahms izango dira egitarauaren protagonistak. Izan ere, Ruben Gimeno zuzendari artistikoaren hitzetan, "maisulana den" Mozarten 12. Serenata eta, "lanketa kontrapuntistiko zoragarria duen" eta Mozart beran inspiratuta dagoen Brahmsen 1. Serenata interpretatuko du gazte orkestrak. Sarrerak hamabi eurotan saltzen dira ticket.kutxabank.es gunean eta Arma Plazako turismo bulegoan. Adingabekoen-tzat sarrerak bost eurotan saltzen dira.