- Gaur arratsaldean, 18.00etan, Itsas Etxea Auditoriumean Josu Martinezen Jainkoak ez dit barkatzen dokumentala eskainiko da, Martin Ugalderi buruzko erakusketaren amaiera gisa. Erakusketa horrek Arma Plazaren bigarren solairuan azken egunak bizi ditu. Sarrera doakoa da, baina Arma Plazan, Kutxabanken edo auditorioan bertan jaso egin behar dira. Miren Urreztieta (Lezo Urreiztietaren alaba) eta Ainara zein Unai Ugalde (Martin Ugalderen alaba eta semea), dokumentalaren osteko solasaldia gidatuko duen kazetariarekin han izango dira.