- Irungo Berrotaran eta Foru kaleen artean dagoen Chicolates de Irun saltokiak Gipuzkoako Merkatarien Federazioaren Singular Dendak ziurtagiria jaso du aste honetan. Singular Dendak programaren helburua da Gipuzkoan balio bereizgarriren bat duten saltokiak nabarmentzea. Chocolates Irun dendatik eskertuta agertu ziren sariarengatik: “Aurrera egiteko bultzada bat da eta ilusioz betetzen gaitu”.