- Landetxa Auzo Elkarteak eta inguruko bizilagun talde batek auzoko memoria historikoa ezagutzeko lanketa bat burutu nahi dute. Horretarako, auzoko bizilagunei laguntza eskatu diete talde bultzatzailetik 1930 eta 1955 urteen arteko testigantzak, dokumentuak eta argazkiak biltzeko. Guzti horrekin bideo bat egin nahi dute elkartetik. Materiala edo testigantzak helarazteko, 688 669 426 telefonora deitu, avvlandetxa@hotmail.com helbidera idatzi edo elkarteko lokalera hurbildu behar da.