- Beste batzuetan egin duen bezala, Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolak jardunaldi irekiak ospatuko ditu aurten ere. Eskola ezagutzeko, musika tresna bati buruzko informazio gehiago izateko edota zentroan nola egiten den lan jakin nahi duen edonork eska dezake jardunaldi hauetan parte-har-tzea. Hau egiteko Musika Eskolara deitu behar da (943 641 357 zenbakian) eta izena eman. Bisita egiteko hitzordua indibidualki zehaztuko da. Ate irekietan parte hartzeko eskaera egiteko epea astelehenean, maiatzak 24, bukatuko da.