- Hondarribiko Donostia kalea eta Portua auzoa lotzen dituzten eskailera mekanikoen zatietako bat konpon-tzeko lanak atzo hasi ziren. Pasa den urteko urtarrilean pertsona batek istripua izan zuen eskaileretan eta suhiltzaileek, beren lanean eta premiaz, bere osasuna zaintzeko jardun behar izan zuten. Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak atzo adierazi zuenez, "salbamendu horrek hasieran uste genuena baino kalte handiagoak eragin zituen". Arazorik ez badago, lanak bi asteko epean amaituko dira, ekainaren hasierarako.