- Irun 1522 Fundazioak 1522ko bideetatik proiektuan lan egin du azken bi urteetan. Proiektu horrek hamalau ibilbide ditu gaur egun, Irungo ondare kultural, historiko eta arkeologikoaren gune nagusiak zeharka-tzen dituztenak. Iaz egin zuen bezala, Fundazioa Bidatour txango zerbitzuarekin lankidetzan ari da berriz ere, bide horietan zehar maiatza eta udako hilabeteetan bisita gidatuak eskaintzeko. Egutegi osoa bidatour.com helbidean kontsulta daiteke eta erreserbak telefono edo WhatsApp bidez (635 708 746) eska daitezke.