- Bihar, arratsaldeko 19.00etan, kontzertu berezia egongo da Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean. Maria Berasarte bakarlariaren eskutik, Lurra eta bidea kontzertua eskainiko da. Abeslariak Joseba Irazoki izango du gitarran, Igor Telletxea perkusioan eta David Azurza izango du gonbidatu. Sarrerak hamar eurotan saltzen dira ohiko bideetatik, lau eurotan 18 urtetik beherakoentzat.