- Euskara elkarteek euskararen biziberritzeari dagokionez lortu dituzten emaitzak, "emaitza politiko zein kulturalak, substantiboak eta ukiezinak", aztertu ditu Terra Rodriguez soziolinguistak. Bere ondorioak hondarribiarrekin partekatzeko, Rodriguez Hondarribiko Kultur Etxeko areto nagusian egongo da bihar, 19.00etatik aurrera, Blagan Euskara Elkarteak antolatutako saio batean. Elkarteen lanketaz gain, soziolinguistak aurrera begirako proposamen praktikoak ere mahaigaineratuko ditu. Hori guztia egiteko, hainbat ahotsi eskatuko die iritzia, tartean Blagan Euskara Elkarteko kideei ere.