- Hondarribiko udal gobernu taldea oposizioarekin kontaktuan jarriko da aste honetan, Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren tramitazio berriaren inguruan aritzeko asmoz; hala eman zuen jakitera atzo Txomin Sagarzazu alkateak. "Denok jakitun gara HAPOa baliorik gabe geratu dela, eta Udala tramitazio berria egiten ari dela, horrek dakarren prozesu guztiarekin", zioen Sagarzazuk. Horren inguruan aritzeko, aste honetan bertan oposizioko alderdiko ordezkariekin kontaktuan jarriko dela iragarri zuen alkateak, "bere iritziak eta proposamenak jasotzeko". Horrez gain, udal gobernu taldetik egiten ari diren lan guztiaren berri emateko eta "hain ajola handiko gai batean adostasunetara heltzeko asmoarekin" bilduko dela oposizioko taldeekin argitu zuen Sagarzazuk. Tramitazioa dirauen bitartean abian dauden Arau Subsidiarioak udal webgunean zin-tzilikatu ditu Udalak, informazioa eskuragai egoteko.