- Gaur ospatzen den Basoen Nazioarteko Eguna dela eta, Hondarribiko hezkun-tza zentroetako ikasleek Basoak Ernatzen proiektuan parte hartu dute aste honetan zehar. Ekimenaren baitan, Gipuzkoako beste 50 ikastetxetan egin den modura, zuhaitz landaketa sinbolikoa egin dute ikasle hondarribiarrek. Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak azaldu zuenez, ekitaldia Muliate eta Ttarratenea inguruan egin da astean zehar. “Hirugarren mailako ikasleak bertara joan, eta denen artean Ingurugelak banatutako haritzak landatu zituzten”, zioen Silanesek, Udalarentzat haur eta gazteei zuhaitzen eta basoen garrantzia zein den azaltzea “interesgarria” dela aipatuz. Ama Guadalupekoa eta Egiluze ikastetxeetako ikasleek Muliateko inguruan egin zituzten landaketak; Talaiakoak, beste aldetik, ikastetxearen lurretan egin zituzten, udal brigadaren laguntzarekin.