- Irungo emakumeen historia ezagutzera emateko asmoz (H)istorioen Mapa egitasmoa sortu du Parean elkarteak. Historian zehar emakumeen esku zeuden lanbideak errepasatuz eta historiara salto eginez garai bateko Irun batean emakumeek egiten zituzten lanak eta hirian non egiten ziren ikertu ondoren, mapa bat osatu du entitateak. Informazio guzti hori edonork egin dezakeen ibilbide batean zehaztu du elkarteak. Materiala, doakoa, interesa duen edonorentzat eskuragai dago bidea.parean.eus webgunean. Honez gain, eta egitasmoa irundarren artean ezagutzera emateko datorren martxoaren 20an, larunbata, goizeko 11.00etatik aurrera San Juan plazatik aterako den ibilbide historiko kultural bat antolatu du elkarteak, Mertxe Tranche historialariarekin batera. Pandemia dela eta, aforoa mugatua izango da eta izena ematea beharrezkoa izango da info@parean.eus posta elektronikora idatziz.