- “Gaur, martxoak 8, Emakumeen nazioarteko egunean, pandemiak eta haren kudeaketak baldintzatutako urte honetan, aintzat hartu beharra dago emakumeek pandemia eta beraren ondorioak borrokatzeko mundu osoan egindako ekarpena”. Hala dio, Hondarribiko Udalean ordezkapena duten talde guztiek Emakumeen Egunaren harira babestu duten adierazpen instituzionala. Idatzian, taldeek zenbait konpromiso hartzera sumatzen dira: batetik, gizartean zaintza antolatzeko ereduari buruzko eztabaida bultzatzea, genero-ikuspuntutik kolektibo zaurgarrienen egoerari eta beharrizanei buruz analisia egitea eta neurriak martxan jartzea, konponbide bideragarriak aztertzea eta ezartzea adingabekoen eta mendekotasuna dutenen zaintzari laguntzeko, berdintasun politikak aurrera eramateko giza baliabideak eta baliabide tekniko eta ekonomikoak sendotzea eta babestea eta tokiko zaintza-sare komunitarioei babesa ematea, besteak beste.