- Hondarribiko Itsas Etxean kontzertu berezi bat eskainiko dute bihar Oiasso Kameratak eta Itxaso Aristizabal piano-jotzailea, Valentin Larrea Iturbe konpositorearen errepertorioa gogora ekartzeko ekitaldia izango baita. Larrea 1876an jaio zen Gabirian eta bere obra ugaria eta anitza da: koroentzako abestiak, txistulari bandentzako konposizioak, arko instrumentuentzako, soka-laukoterako eta pianorako obrak, Pianorako eta Organorako obrak, musika erlijiosoa... Gipuzkoako Aldundiak antolaturiko Euskal Jaietako musika-lehiaketetan sari asko jaso zituen XX. mendearen hasieran. Oiasso Kamerata Irungo hari orkestrak, musikari profesionalez osatua, eta Aristizabalek, esperientzia handiko piano-jo-tzailea, Larrea omentzeko eskainiko duten ekitaldia 19.00etan hasiko da. Sarrerak ohiko bideetatik lortu daitezke eta hiru eurotan erosi daitezke.