- Datorren ostiralean Marie De Jongh konpainiak familientzako Ikimilikiliklik antzezlana eskainiko du Errenteriako Niessen kulturgunean 18.00etan. Lan honekin beldurraren inguruko hausnarketa bat partekatu nahi dute. Sarrerak online (https://bibe.me) edo Niessengo harrera bulegoan eros daitezke hiru euroren truke. Ikuskizuna baino ordubete lehenago ere leihatila irekiko da.