- Asteazkenean, goizez, Hondarribiko Egiluze Ikastetxeko Haur Hezkuntzako talde bat Zumardian asteazkenero ospatzen den azokan izan zen, bertako baserritarrek eskaintzen dituzten produktuen sustapenean jarraitzeko. Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziaren ustez, “baserritarren eta bertako ekoizleen lanaren eta nola ez, bertako produktuaren garrantzia zein den” nabarmentzeko aukera “oso interesgarria” izan zen.