- Igandean amaitu zen Asteme, Katuko eta Oilarqueenen inauterietako erronka eta dagoeneko zozketa egin dute irabazleak aukeratzeko. Inauterietako pertsonaien 25 produktu sorta banatuko dituzte. Irabazleek mezu bat jasoko dute argazkiak bidali dituzten helbide elektronikoan bertan opariak non jaso behar dituzten azalduz. Horretarako, hamabost eguneko epea izango dela ere jakinarazi dute. Guztira mila argazki baino gehiago jaso dituzte.