- Altzibar auzoko Klarene zubia txukuntzeko lanak egiten ari da Oiartzungo udaletxeko brigada. Lurra hormigoiztatzea da lanen helburua, oinezkoentzako pasabide erosoagoa izan dadin. Horrez gain, zubiaren segurtasuna hobe-tzeko, inguruak babestu dira.

Oiartzungo Udaletik atzo adi-tzera eman zutenez, lanak aurreko astean hasi ziren eta, berez, orduan bukatzekoak ziren. Hala ere, ostegun gauean, hormigoia lehortzeko bidea itxita zegoela, norbait bertara sartu eta egindako lana hondatu zuen. Hori dela eta, ostiralean bertan berriz hasi behar izan zen lanak egiten.