- Ostiralean Gezala Auditoriumean 17.15ean Xabier Lizasok familiari zuzendutako Do, Re Ni Family emankizun didaktikoa eskainiko du. Oraingoan bidelagun izango du Aukeran dantza taldeko dantzari bat. Musika, dantza eta antzerkia uztartzen dituen emanaldi bat da. Ikuskizuna hiru eta hamabi urte bitarteko haurrei bereziki zuzenduta dago. Sarrerak Lezoko udal webgunean eskuratu daitezke.