- Hurrengo larunbatean, inguruan bizi diren bi hegazti harrapari hurbiletik ezagutzeko aukera eskainiko da Oiartzungo Arditurri parketxean. Izan ere, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako zapelatz bat eta beste belatz gorri bat askatuko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko basozainen eskutik.

Jarduera honen hitzordua goizeko 11.30ean izango da eta 45 minutu inguruko iraupena izango du. Azalpenak euskaraz izango dira.

Taldeak partaide kopuru mugatua izango du eta nahitaezkoa izango da aurrez izena ematea (tel.: 943 495 069 edo 688 895 068). Prezioa hiru eurokoa da pertsona bakoitzeko.