- Inauterietan Errenteriako Niessen kulturgunean umorea nagusituko da hiru ikuskizunei esker. Sarrerak salgai daude bibe.me plataforman.

Honela, ostiralean, 19.00etan,The Chanclettes taldearen Anticoronacava.ret ikuskizunak argia, distira, umorea, kritika, satira eta, batez ere, kabareta eskainiko ditu.

Larunbatean Tartean Teatroa konpainiaren Ez dok ero an-tzezlana taularatuko dute Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak, 19.00etatik aurrera.

Azkenik, igandean, familiari zuzendutako antzezlana izango da 18.00etan.