- Egunean Behin lehiaketako 700 urte + euskaraz taldea martxan jarriko du berriz Errenteriako Lau Haizetara elkarteak. Herritarrek bihar aktibatuko den taldean parte hartzeko aukera izango dute, Aste Santura arte indarrean egongo dena.

Aste bakoitza bukatzean bi sari banatuko dira: taldeko sailkapenaren buruan denak eramango duena, eta zozketaz saridun ateratzen denak irabaziko duena.

Otsailaren 1ean, astelehenarekin, hasi zen Egunean Behin sakelako telefono jokoaren seigarren denboraldia. Jokoa garatu duen Codesyntax enpresak sailkapen orokorra osatuko du.

Taldean sartzeko, interesdunek Egunean Behin aplikazioa jaitsi beharko dute Google Play edo App Storetik, eta taldearen kodea sartu: C3737B. Lau Haizetarak taldean 700dik gora partaide aritzea lortu zuen bosgarren denboraldia.

Tribial estiloko galdera-erantzunen jokoa da Egunean Behin eta bere izenak adierazten duen bezala, egunean behin, partida bakarra, jokatzeko aukera izango da. Hamar galdera erantzun beharko dira, ahalik eta azkarren.

Partida guztiek logika berdinari erantzuten diote eta jasotako galderen zailtasun maila guztientzat an-tzekoa izango den arren, galderak desberdinak dira beti. Hori bai, nahiz eta galderak tematika eta logika desberdinekoak izan, ahal dela, euskarari, gure erreferentziei eta euskal imaginarioari lotutakoak izango dira. Dagoeneko Egunean Behin jolasak bere lehenengo urteurrena ospatu du.