- Hondarribiko Udalak datorren urtarrilaren 26an eta 27an, asteartean eta asteazkenean, Kostatik Arkolla auzorako sarbidea Llobregateko igoeratik itxita egongo dela iragarri du. Itxiera lursail pribatu batean izandako lur-jausi bat garbitzeko egingo da. Gonzalo Carrión Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak atzo jakinarazi zuenez, "2020ko abenduaren 9an luizi bat gertatu zen titulartasun pribatuko lursail batean, Llobregatetik Arkollera igotzeko errepidera ematen duena". Segurtasunagatik, berehala balizatu zen eremua eta gorabeheren parte bat idatzi zen. Eremuaren egoera prekarioa eta luizi gehiago eragiteko arriskua zuela ikusita, Udalak galtzadara eroritako materialak kentzea eskatu zion lursailaren jabeari. Honi emandako epea, legez nahitaezkoa dena, igaro ondoren, eta eskatutakoa bete ez denez, Udalak Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko legean aurreikusitako neurriak hartuko ditu.