- Indarkeria matxisten ardatzean ekarpenak egiteko, 2020ko azaroan eta abenduan bi mahai-inguru antolatu ziren Errenteriako III. Berdintasun Plana egiteko prozesuan. Orain, hirugarren bat egingo da asteartean, 18.00etatik 20.00etara, Emakumeen Etxean.

Honako hizlariak gonbidatu dituzte: Neus Sala, Donostiako Udaleko indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko zerbitzukoa; Sandra Barrenetxea, Andoaingo Udaleko Berdintasun sailekoa; eta Maialen Apezetxea, Hernaniko Udaleko Berdintasun sailekoa.

Saioan, indarkeria matxistaren biktima izan direneei ematen zaien arreta hobetzeko udal-koordinazioaren inguruko esperientziak eta praktika onak aztertu nahi dira.

Mahai-inguruan parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango da Zoom bideokonferentzien plataformaren bidez esteka honetara sar-tzea: https://us02web.zoom.us/ j/83940152754. Saioa online egitea lehenesten bada ere, teknologiarekin edo Internetarekin arazoa dutenentzako Emakumeen Etxera gerturatzeko aukera eskainiko da.

Mahai-ingurua euskaraz izango da eta gaztelerazko aldibereko itzulpena izango da. Bertaratzen direnek, itzulpena jarraitu behar badute, mugikorra eta kaskoak ekarri beharko dituzte.

Bai online bai aurrez aurre parte hartzeko, aurretik izena eman beharko da Emakumeen Etxean bertan, 943 449 630 telefonora deituz edo emakumeenetxea@errenteria.eus emailera idatziz.