- Urtarrilean zehar zabalik dago Hondarribiko Mintzalagunean izena emateko epea. Aurtengoarekin, zor-tzigarren ikasturtez egongo da martxan Udalak Topagunea Euskaltzaleen Federazioarekin elkarlanean antolatzen duen egitasmoa. Izen-ematea Udal Euskara zerbitzua Panpinot kalean dituen instalakuntzetan, mintzalaguna@hondarribia.eus posta elektronikoaren bidez edo labur.eus/hondarribia webgunean egin daiteke.