- Errege Magoak urtarrilaren 5ean Errenteriara iritsiko dira eta oraindik Gaspar eta Baltasarrekin egoteko aukera dago. Melchorren hitzordu guztiak, aldiz, agortuta daude. Gaspar Beraungo frontoian egongo da 16.00etatik 19.45eak arte eta lehenengo eta azkeneko txandetan tokia dago. Baltasar Fanderiako frontoian egongo da eta 19.00etatik aurrerako txandak hartu daitezke. Hitzordua hartzeko bibe.me plataformara jo behar da. Hala ere, haur guztiek erregeen mezua jaso dezaten bideo bat grabatu dute. Hau https://herribizia.errenteria.eus/kulturmalutak/ webgunean ikus daiteke.