- Gaur Markeliñe taldeak familia osorako Crusoe lana antzeztuko du Fanderiako Agustina Otaola frontoian. Bi saio egongo dira, lehenengoa 12.00etan eta bigarrena 17.00etan. Sarrerek hiru euro balio dute eta Niessen kulturguneko leihatilan edo Bibe.me online plataformaren bidez eskuratu daitezke. Gehienez, bakoitzak lau sarrera eros ditzake.