- Hondarribiko Udaleko oposizioan ordezkaritza duten alderdiek, Abotsanitz, PSE-EE eta EH Bilduk, komunikatu bateratu bat kaleratu dute aste honetan, EAJren Tokiko Gobernu Batzordearen jarrera politikoarengatik kezkatuta daudela diotelako. "Gaur egun bizi dugun osasun krisi larriaren aurrean Tokiko Gobernu-batzordeak izandako ekimen falta nabaria izan da", diote taldeak adierazpenean. Izan ere, oposizioak nabarmentzen duenez, talde guztien arteak adostutako laguntzak "ez dira modu egokian gauzatu", adostuetako kopuruetatik soilik %20a inguru erabili delako. Gainera, oposizioak eskatutako mahai sektorialak ez direla sortu leporatu diote gobernuari. Ekimen falta hori egunerokoan topatzen dutela, Osoko Bilkuretan eta batzordeetan, gehitzen dute alderdiek, alde batetik "informazioa ukatu eta ezkutatu" egiten zaielako eta, bestetik, Udalak Barne-jarduerarako Araudirik ez duelako eta horrek gatazka ugari sortzen dituelako erabaki-prozesuetan.